Tailerraren aurkezpena

2010eko abuztuan, Bartzelonan, Fina Sanchez Santisteban artisauaren zuzendaritzapean, bitxigintza sortzailean hasi eta espezializatzeko ikastaroa egin nuen (60 ordu), zilarra lehengai gisa erabiliz. Ikasi nuen eta nire lan gehienak egiteko erabiltzen dudan teknika nagusia argizari galdua da. Halaber, oinarrizko teknika tradizionalak ikasi nituen (leunketa, soldadura, ehundurak…)

Tailerrean lanean jarraitu nuen, eta modu autodidaktikoan hainbat pieza eta osagarri diseinatzen eta fabrikatzen ikasten joan nintzen.

Urte horietan, Arrasateko eta eskualdeko beste eskulangile batzuekin batera, Eskuartean elkartea sortu genuen, eta horrekin hainbat artisau-azoka antolatu ditugu, Udalarekin elkarlanean. (Sormen-tailerrak San Juanen, Gabonetako Feria, herriko azoka berritzeko jarduerak, Emakume azokan

Teknika berrien bila beti, 2013an hasi nintzen, modu autodidaktan, soutacheko piezak egiten.

2014ko uztailean, ordura arte lortutako garapena aztertu ondoren, alta eman nuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Artisauen Erregistroan.

Lan teknikak

Gure bitxi guztiak eskuz, pazientziaz, maitasunez eta denboraz eginda daude. Hainbat teknika erabiltzen ditugu, hala nola argizari galdua, diseinu esklusiboko bitxi bereziak sortzeko. Benetako bitxiak.

Argizari galdua

Teknika horri esker, bolumen eta forma originalak dituzten piezak egin daitezke, teknika tradizionalekin egin ezin direnak; izan ere, argizariak aukera ematen du artistak aurrez asmatu eta marraztutako irudiak modelatzeko. Oso prozedura zaharra da (K.a. II. milurtekoaren erdialdean kultura akadiarrean agertzen da) eta eskulturan ere erabiltzen da. Une kritikoa argizarizko modelatzea da, artistak bilatzen duena adierazi arte esploratu eta esperimentatzen denean.

Argizari beroarekin lan egiten da (tantaz tanta, hustu, bete…), hainbat euskarri erabiliz, hala nola kristala, papera edo zotzak. Pieza argizariz amaitu ondoren, mikrofusioaren bidez, zilarrezko pieza lortzen da, argizaria “galduz”. Batzuetan, moldea egiten da pieza nahi adina aldiz errepikatu ahal izateko. Hala ere, pieza batzuetan moldea egitea oso zaila denez, pieza banan-banan egin behar da. Pieza galdaketatik atera berria dugunean, azken elaborazio-fasearekin jarraituko dugu, hala nola leunketa, beste pieza batzuekiko soldadura, zahartzea eta beste aukera asko, azken akaberaraino. Nire bildumako pieza guztiak berezko diseinuak dira.

Zilarrezko lan zuzena

Teknika tradizionalak erabiltzea: zilar-xafla zerratzea, mailuarekin lan egitea hainbat ehundura lortzeko, soldatzea, leuntzea,… Piezak diseinutik akaberaraino lantzea, belarritako, eraztun, eskumuturreko, zintzilikario, brotxe, orkatiletako, irakur-puntu originalak eta beste pieza berezi batzuk lortuz.

Swarovski kristalarekin lanak

Kristal horiek erabiltzen ditut hainbat pieza egiteko, bai haiekin bakarrik lan eginez, bai zilarrarekin ere. Horrela egin ditut belarritakoak, eraztunak, zintzilikarioak, etab.